• Euskaraz
  • Gazteleraz
Logo Uztartza

Ordutegia 9h - 19h

+34 943 69 34 81

Albergue Uztartza denetik gertu

Uztartza aterpetxea Adunan dago, Gipuzkoaren erdialdeko nekazaritza-herri txiki batean. Aduna mendixka batean dago, Oria ibaiak zeharkatzen duen bailararen gainaldean. 18 kilometrora dago Donostiatik eta 9 kilometrora Tolosatik, eskualdeburutik. Andoain herri handia ere 4 kilometrora soilik dago. Zizurkil eta Villabona ere mugakideak ditu.

Adunako herrigunean bizi da herriko biztanleen % 40 inguru (420 pertsonatik 170, gutxi gorabehera). Jasokundeko Amaren eliza oso deigarria da. Kapitel (erremate zorrotz) bat du, Gipuzkoan oso ohikoa ez dena, eta, horregatik, atentzioa ematen du. Herriko plazan, elizaz gain, beste eraikin batzuk ere nabarmentzen dira: udaletxea, Torrea oinetxea (XV. mendea baino lehenagokoa) eta frontoi estali modernoa. Horrez gain, haurrentzako bi gune daude herrian, kulunkekin, eta ostalaritzako zenbait gune; besteak beste, taberna bat, hiru sagardotegi eta jatetxe bat.

Monumentuak

Jasokundeko Amaren eliza. XVI. mendekoa da gehienbat, baina lehenagoko portada gotiko bat du, arku zorrotzekoa eta arkiboltaduna. Eliz ataria estalita dago, gutxi landutako zurezko egitura duen teilatu baten bidez. Dorrea XX. mendearen hasieran egina da, eta kapitel zorrotz berezi bat du. Elizaren barruan, erretaula nagusia nabarmentzen da, ziur asko Pedro de Latijeraren lana (XVII. mendea), eta Kristo bat du alboko kapera batean.
Hilerria: 1760ko kalbario bat du.

Herriko baserri asko dira Euskal Herriko arkitektura tradizionalaren erakusgarri: Altzarte, Apakintza, Galarraga, Galarregi, Lardi, Ozine, Olatza, Segotegi, Sonola, Txantxane, Ulanberro eta Zabale.

Copyright © 2011. Eskubide Guztiak Gordeta Lege oharra - info@albergueuztartza.com Aterpetxe turistikoa Erregistro zenb.: BSS00012