Uztartza Aterpetxea
Taldeentzako egokia
- Asteburuko jarduerak, nekazaritza-inguruneko ibilaldiak, bisita turistikoak, etab.
- Plazaolako ibilbidea.
- Udalekuak eta udako kanpamentuak, Aste Santua eta Gabonak.
- Astebeteko eskola egonaldiak naturan, ikasturte amaierako bidaiak, etab.
- Jardunaldiak, ikastaroak, mintegiak, biltzarrak, bizikidetzak, etab.
- Festak, ospakizunak eta familia topaketak.
- Astelehenetik ostiralera arteko egonaldiak ikasleentzat, laneko bilerak, entsegu eta entrenamenduetarako kontzentrazioak, sasoiz kanpoko oporrak, etab.
Aterpetxearen zerbitzuak
Bainugelak
Armairuak
Garbigailua eta lehorgailua
Izarak eta eskuoihalak
Gure Logeak
22 Oheko gela partekatua
290€
12 Oheko gela pribatua
250€
8 Oheko gela pribatua
170 €
4 Oheko gela pribatua
50€ + Bi solairuko ohea
Aduna ezagutu
Uztartza aterpetxea denatik gertu
Uztartza aterpetxea Adunan dago, Gipuzkoaren erdialdeko nekazaritza-herri txiki batean. Aduna mendixka batean dago, Oria ibaiak zeharkatzen duen bailararen gainaldean. 18 kilometrora dago Donostiatik eta 9 kilometrora Tolosatik, eskualdeburutik. Andoain herri handia ere 4 kilometrora soilik dago. Zizurkil eta Villabona ere mugakideak ditu. Adunako herrigunean bizi da herriko biztanleen %40 inguru (420 pertsonatik 170, gutxi gorabehera). Jasokundeko Amaren eliza oso deigarria da. Kapitel (erremate zorrotz) bat du, Gipuzkoan oso ohikoa ez dena, eta, horregatik, atentzioa ematen du. Herriko plazan, elizaz gain, beste eraikin batzuk ere nabarmentzen dira: udaletxea, Torrea oinetxea (XV. mendea baino lehenagokoa) eta frontoi estali modernoa. Horrez gain, haurrentzako bi gune daude herrian, kulunkekin, eta ostalaritzako zenbait gune; besteak beste, taberna bat, hiru sagardotegi eta jatetxe bat.
Monumentuak
Jasokundeko Amaren eliza. XVI. mendekoa da gehienbat, baina lehenagoko portada gotiko bat du, arku zorrotzekoa eta arkiboltaduna. Eliz ataria estalita dago, gutxi landutako zurezko egitura duen teilatu baten bidez. Dorrea XX. mendearen hasieran egina da, eta kapitel zorrotz berezi bat du. Elizaren barruan, erretaula nagusia nabarmentzen da, ziur asko Pedro de Latijeraren lana (XVII. mendea), eta Kristo bat du alboko kapera batean. Hilerria: 1760ko kalbario bat du. Herriko baserri asko dira Euskal Herriko arkitektura tradizionalaren erakusgarri: Altzarte, Apakintza, Galarraga, Galarregi, Lardi, Ozine, Olatza, Segotegi, Sonola, Txantxane, Ulanberro eta Zabale.
Zer ikusi
Leitzarango Bailara
Naturaz inguratutako bailara, etxebizitzarik gabekoa, Gipuzkoan berezia. Bere gailurrek garrantzia handiko monumentu megalitikoak gordetzen ditu. Bere errekastoek errotak eta burdinolak mugitu izan dituzte.
Ernio Mendia
Ernio Gipuzkoako mendirik ezagunetariko bat da. Oria eta Urola haranen artean dago. Iraileko igandeetan erromeria jendetsua egiten da Zelatungo muinoan.
Donostia
Gipuzkoako hiriburuko, Donostiako, Alde Zaharreko kaleetan ibiltzea, pintxoak dastatzea, Portutik ibiltzea edo Kontxako badia Urgull menditik Igeldo mendiraino dagoen ibilbidetik egitea zoragarria da.
Adunan kokatuta dago, Gipuzkoako herri txiki batean. Bertako herritarrek eta usadioek harrera beroa egingo dizuete bisitariei. Donostiatik 18 kilometrora soilik dago, naturaren erdi-erdian, hiritik 10 minutura.
Herriko Plaza, nº7, 20150 Aduna, Gipuzkoa E-mail: info@albergueuztartza.com – Tel: +34 943 693 481 Astelenetan 9:00-17:00 eta Asteartetik Igandera 9:00-00:00 Koordenadak GPS 43.20328 -2.04956